Lizardiren baratza-logo

Lizardiren baratza

Arts & Culture Podcasts

Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Location:

Donostia-San Sebastian, Spain

Description:

Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Language:

Basque


Episodes

Lizardiren baratza (2024/03/26)

3/26/2024
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...

Duration:00:57:17

Eduardo Chillida: eman ta zabal zazu

3/19/2024
2024an ospatzen da Eduardo Chillida euskal artista entzutetsua jaio zeneko mendeurrena. 'Zuhaitzaren antzerakoa naiz –esan ohi zuen–. Sustraiak hemen nire herrian ditut, adarrak, berriz, munduari irekita zabal-zabalik'....

Duration:00:57:54

Gorka Setien, matxinadaren hitz

3/12/2024
Bost poesia liburu eman zituen argitara; Hernanin sustraitutako poeta eta irudigilea 2024ko otsailean hil zen, 65 urterekin. ...

Duration:00:56:22

Lizardiren baratza (2024/03/12)

3/12/2024
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...

Duration:00:56:22

Itxaro Borda: mugak gainditzen

2/27/2024
Itxaro Borda euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, eta hain zuzen, iragan urrian egin zuen sarrera hitzaldia, Baionan. "Mugari tirorik ez" izeneko idazlana irakurri zuen bere sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak sakonduz. ...

Duration:00:59:28

Markos Gimenoren 101 letrakartel

2/20/2024
Markos Gimeno artista polifazetikoaren obraren gainean solasaldia egin zuten Ermuko Infreñu tabernan. Solasaldia Libe Solozabalek gidatu zuen, Joseba Sarrionandia eta Iratxe Ugalde lagun zituela. ...

Duration:00:57:34

Joxan Artze... espirituz ere bai!

2/13/2024
Andoni Salamero olerkariak eman digun testigantzak 39 urtez landutako Artzeren lotura espiritual sakonean, alderdi ez hain ezagun horretan argi egitea bilatzen du....

Duration:00:57:03

Xabier Montoia: XXI. mendeko uzta

2/6/2024
"Hiriak eta urteak" poema liburua argitaratu du Xabier Montoiak, Pamielarekin. Hauxe da bere XXI. mendeko uzta....

Duration:00:57:30

Maite Idirin, herrigintza kantuz

1/30/2024
Idirinek herrigintzari egindako ekarpena da irratsaioa gidatzen duen gaia. Eta ekarpen hori «kantuz» egin zuen. Emakume borrokalaria, euskal kantagintza berriko ahotsetako bat izan zen. 80 urterekin hil da. ...

Duration:00:56:22

Silvio Rodriguez, euskaraz

1/23/2024
Nostalgiari, iraganari, abesten diote Jon Maiak eta Silvio Rodriguezek 'Kantu berri bat gara' lanean. ...

Duration:00:57:35

Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia

1/16/2024
Jose Angel Irigaray idazle, poeta eta kulturgilea omendu dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan. Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kidea da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei....

Duration:00:57:20

Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa

1/9/2024
Philip Larkin poeta ingelesaren antologia zabala euskarara ekarri du Juanjo Olasagarrek, Susa argitaletxeak plazaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumako 47. zenbakian....

Duration:01:00:42

Zazpi aldiz elur

1/2/2024
Gipuzkoak Mikel Laboari eskainitako Urrezko Domina jaso zuten haren senitartekoek 2008ko abenduaren 23an. "Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan". Hitz horiekin eman zion hasiera Bernardo Atxagak Laboari eskainitako laudorioari. Laboaren laudorioak zazpi aldiz elur izena hartu zuen....

Duration:00:58:42

Lizardiren antologia (eta 2)

12/26/2023
Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu duela Euskaltzaindiak eta Bernardo Atxagak ez duela gehiago emango irakurketarik Euskal Herrian, 2023. urteko kultur albisteen artean. Biak agur berean elkarturik euskara eta poesia giroan urtea ondo amaitzeko eta berria hobeto hasteko....

Duration:00:56:00

Lizardiren antologia (1)

12/19/2023
Euskaltzaindiak Xabier Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu du. Orain arte argitaratutako olerki guztiak biltzen dituen antologiarik osoena da, eta duela gutxi berreskuratu berri diren bi poemak ere jaso ditu....

Duration:01:01:23

God Save Shane

12/12/2023
Shane Macgowan abeslaria eta poeta irlandarra hil da, 65 urte zituela. The Pogues taldeko lider menderakaitzak etorkin-belaunaldi oso bati soinu-banda jarri zion. ...

Duration:00:58:19

Atxaga: c'est fini.

12/5/2023
Bernardo Atxaga idazlearen 'azken' irakurraldia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean ikusteko aukera izan zen, Bittor Giral tronboi jotzailearen laguntzarekin....

Duration:00:59:59

Euskaren Nazioarteko Eguna

11/28/2023
Irakurri ditugu Uxue Alberdiren, Rikardo Arregi Díaz de Herediaren, Bernardo Atxagaren, Harkaitz Canoren eta Unai Elorriagaren testuak. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu horrela...

Duration:01:00:19

Joxe Mari Iparragirre Patxi Andionen era

11/21/2023
1973an plazaratu zuen Patxi Andionek Iparragirreren kantuen moldaketekin osaturiko diskoa. Joxe Mari Iparragirre Patxi Andion'en era Andionen ibilbideko seigarren diskoa zen, euskaraz ondutako lehena eta bakarra....

Duration:00:57:21

Omako bas(h)o berpiztua

11/14/2023
Ibarrolarentzat basoa zen arte soziala egiteko lekurik onena, bertan elkartzen baitziren arte garaikidea eta historiaurreko artea. Omako basoan barrena goaz Beñat Axiarik, Joseba Irazokik, Julen Axiarik eta Oihan Oliarj-Inesek plazaratu duten Bas(h)oan disko berriko soinuak entzunez....

Duration:00:57:20