Faktoria-logo

Faktoria

Morning Shows

Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita. Iñaki Guridik gidatuta. 10:00etan, Maider Segurolak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.

Location:

Donostia-San Sebastian, Spain

Description:

Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita. Iñaki Guridik gidatuta. 10:00etan, Maider Segurolak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.

Language:

Basque


Episodes

Mikel Artetxe: "Duela 5-6 urte inork ez zuen uste adimen artifizialaren bilakaera hain azkarra izaterik"

11/28/2023
Hizkuntza eredu handien arloan egindako ikerketengatik sariak pilatu ditu informatikari zarauztar gazteak. Euskal Herriko unibertsitateko jarduna eta kide batzuekin sortu berri duen konpainiakoa uztartzen ditu gaur egun. Adimen artifizialaren barrunbeetan zertan ari diren galdetu diote Faktorian....

Duration:00:17:43

Gorrotxategik dio ''gaizki'' jaioko dela Hezkuntza Legea eta beharko lukeela Legebiltzarraren % 91ren babesa

11/28/2023
Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, legea "gaizki" jaioko da. Bestalde, 2024ko EAEko hauteskundeei begira, Imanol Pradales hautagai kontinuista dela iritzi dio eta ez du uste Arnaldo Otegi hautagai ez izateak botoak kenduko dizkienik....

Duration:00:23:11

Faktoria (2023/11/27)

11/27/2023
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....

ALBERTO IRASTORZA:"Ez dago errentagarritasunik, hori da arazorik handiena, ez da dirurik irabazten"

11/24/2023
Alberto Irastorza abeltzainak ilun ikusten du lehen sektorearen etorkizuna. Erreleboa lortzea zaila da, eta ez daki gazteak animatuko lituzkeen ere egoera kritikoa delako, ez dago errentagarritasunik. ...

Duration:00:17:09

Anjel Lertxundi: "Mundua pentsatzea tokatzen zaigu denoi"

11/24/2023
Alde batekin edo bestearekin lerratzeko errazkeria ikusten du idazleak. Jarrera hori baztetu eta daukagun informazioarekin, jakinminez eta bestearen lekuan jarrita aritzeko gonbidapena egin digu, gogoeta pausatuan. ...

Duration:00:29:09

''Zer eskaintzen diegu helduok gazteei? Sexuaz ur garbirik ematen ez badiegu, edozein iturritik edango dute''

11/24/2023
Emakumeen aurkako indarkeria desagertarrazteko egunean, pornografia jopuntuan jarri du Emakundek. Sexu hezitzaile eta sexologien iritzia bildu dugu Faktorian....

Duration:00:13:45

Artur Mas: ''Junts eta EAJren arteko ekimen bateratuek orekatu ahal izango dituzte Madrilgo zenbait politika''

11/24/2023
Legealdi oso korapilotsua datorrela jabetuta, Generalitateko presidente ohiak dio Euskadik eta Kataluniak eskutik joan behar dutela nazio aniztasuna ikusgarri egiteko urrezko aukera baliatzeko. Gizarte eta ekonomia arloetan berriz, EAJ-k eta JUNTSek dituzten ikuspegien antzekotasuna azpimarratu du....

Duration:00:11:46

Faktoria (2023/11/24)

11/24/2023
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....

Duration:01:02:50

Errezilgo Armendia baserriko ohol zaharraren bidaia

11/23/2023
Errezilgo Armendia baserriko haritzezko ohol zaharra ikusi dugu Donostiako Belartzako Porcelanosa sukalde dendan. Xafla batean 1750garren urtekoa dela eta nongoa den jartzen du. Oholaren bidaia ezagutu nahi izan dugu....

Duration:00:14:41

B Planeta: Klima aldaketa, emakumeak eta generoa

11/23/2023
Klima aldaketak egiturazko genero arrakala handitu du. Datuz egiaztatuta dago gizonek kutsatzen dutela gehien eta emakumeek jasaten dituztela berotze globalaren kalte nagusiak. COP28 hasteko astebeteren faltan, klima larrialdia eta genero-berdintasuna uztartu ditugu Faktoriako 'B Planeta' tartean....

Duration:00:30:20

Emagin: " Ez zaintzea pribilegio bat da"

11/23/2023
Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaoaren 30erako deitu duen grebaren atarian, zaintza kolektiboan egin dute azpimarra aurten, eta argitaratu berri den "Ez dadin bizitza eten" liburuaren egileak gonbidatu ditugu gurera; Emagin Elkarteko ikerlariak diren Miren Aranguren eta Ainara Santamaria....

Duration:00:25:39

Faktoria (2023/11/23)

11/23/2023
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....

Duration:03:07:37

Lurraldetasunaren auzian EAJk eta EH Bilduk Madrilera planteamendu komun bat eramatea defendatu du Aizpuruak

11/23/2023
EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen arabera, eraginkorrena litzateke gai horretan kataluniarrak eta euskaldunak batera joatea....

Duration:00:19:35

Borondatez batak eta behartuta besteak, beren jarduna eten dute Ion Areitiok eta Julio Pardok

11/22/2023
Bizikleta gainean egunean hainbat ordu pasatzen zituen Areitiok, triala utzi zuen baserriko jardunari heltzeko. Julio Pardo artistari, aldiz, menisko lesio batek eragotzi dio tailerrera joatea, eta lehenengoz egon da bere bizitzan margotu gabe hiruzpalau hilabetez. Parentesiak ixtear dira biak....

Duration:00:31:46

Iñigo Arrieta eta Antxone Aranzeta: "Gaitza da industriara emakumeak erakartzea, baina gogor saiatzen gara"

11/22/2023
Etxebarriko EIKAk 50 urte bete ditu, berdintasuna eta euskara ardatzean jarrita. ...

Duration:00:23:54

Jan Mixel Bereau, Kalakan: "Nik erakutsi nion Madonnari 'Birjina gaztetto bat zegoen' kanta"

11/22/2023
Kalakan taldeko kideak kontatu du Madonnaren 2012ko "MDNA" birarako lanketan erakutsi ziola orain "Celebration" tour-ean "Like a prayer" kantaren aurretik erabiltzen duen abestia....

Duration:00:13:56

Elgarresta, eduki pornografikoak dituen Donostiako ikastetxe bateko WhatsApp taldeaz: ''Ez naiz harritzen''

11/22/2023
Arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela....

Duration:00:23:33

Unai Garma: "19 urterekin apustu dezente egiten nituen, zor asko neuzkan eta etxetik dirua lapurtzen nuen"

11/22/2023
Ludopata da Unai Garma eta A90º proiektua du martxan, bere lekukotzaren bidez, gazteei laguntzeko eta prebentzio lanean jarduteko....

Duration:00:14:03

KiBBia, idorreria, zimurrak eta katarroak ekiditeko

11/21/2023
KiBBisat elkartearen Narbarteko kiwi soroan izan da Faktoria, bilketa gertutik ezagutzen. Azaroa da kiwiak biltzeko sasoia eta aurten gustura ari dira, urte oso ona dutelako. Iaz izotzagatik dena galduta, aurten uzta oparoa, errekorra hausteko modukoa. 200 tona baino gehiago espero dute. ...

Duration:00:19:13

Estitxu Sudupe:"Bizitzan kontrasteak izatea asko gustatzen zait"

11/21/2023
Estitxu Sudupe ekartzeko arrazoi bat baino gehiago genuen;berrienari begiratu ezkero, ospatu berri den Babarrun Azokaz hitz egin dugu, era baita Tolosako Babarrun Elkarteko lehendakaria.Bestalde, Donostiako Kursaalen Kongresuen operazio buru ere bada, eta musikari iraganari ere heldu diogu....

Duration:00:25:19