Tropela.eus podcastak-logo

Tropela.eus podcastak

Sports & Recreation Podcasts

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

Location:

Spain

Description:

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

Twitter:

@tropela

Language:

Basque

Contact:

+34 652739860


Episodes

#475 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

5/14/2021
Australiako esprinter txikiak bere Giro honetako bigarren garaipena lortu du. Ewanek (LTS) horrenbestez, bigarren etapa irabazteaz gain, bihar erregulartasunaren maillota ere eramango du. Bere atzetik sailkatu dira Cimolai (ISN) eta Merlier (APC). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Valter (GFC) gazteak jarraitzen du lider. Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast […]

Duration:00:06:34

#474 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

5/14/2021
Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen. Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan […]

Duration:00:09:19

#473 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 5. etapa

5/12/2021
Berriro ere esprinterrentzako eguna izan da gaurko Italiako Giroko 5. etapa eta ongi kontrolatua izan dute beraien taldeek hala izan zedin. Azkarrena gaurkoan helmugan Ewan (LTS) izan da, bigarren Nizzolo (TQA) izan delarik. Bigarren postu horri esker, erregulartasunaren sailkapenean buruan jarri da italiarra. Edozein kasutan gaurko notizia Mikel Landaren (TBV) erorikoa eta etxeratzea izan da. […]

Duration:00:07:32

#472 Tropela.eus podcastak: 15ero 6. saioa. Ander Okamika

5/12/2021
Bueltan da 15ero saioa ale berri batekin. Oraingo honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia), azken lasterketei errepasoa emateaz gain, Ander Okamika Burgos-BH taldeko lekeitiarra elkarrizketatu du bertan. Saioa borobiltzeko, Italiako Giroaren lehen egunen inguruko iritziak biltzen ditu Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) kidearekin batera.

Duration:00:24:06

#471 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 4. etapa

5/11/2021
Berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du egun euritsu honetan. Tartea nahiko lortu dute iheslariek tropel nagusiarekiko, eta bertako indartsuena Dombrowski (UAD) amerikarra izan da. Lider aldaketa ere izan da, izan ere Gannak (IGD) tropelaren erritmoari eusteko gai ez da izan, ezta Giro honetako faboritoetan aurkitzen zen Almeida (DQT) besteak beste. Italiar bat izango da […]

Duration:00:08:25

#470 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 3. etapa

5/11/2021
Ihesaldia protagonista Italiako Giroko 3. etapa honetan. Borak lan egin badu ere, eta ondoren beste gizon azkarren taldeak ihesaldi hori bertan behera uzteko lanean aritu badira ere, Van der Hoornek (IWG) , Tropelan %0,2ak zuen txirrindulariak, ondo eutsi dio bere abantailari eta etapa garaipen handia lortu du. Esprintean azkarrena Cimolai (ISN) izan da. Sailkapen nagusian, […]

Duration:00:05:25

#469 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 2. etapa

5/9/2021
Italiako Giro honetako lehen esprinta ikusi dugu gaurkoan eta Merlier (APC) belgiarra izan da nagusi. Esan daiteke ezustekoa eman duela Tropelan bertan ere ez baikenaun azkarren lehen multzoan. Atzetik Nizzolo (TQA) eta Elia Viviani (COF) sailkatu dira. Lider izaten Gannak (IGD) jarraitzen du. Hau eta etapak emandakoaren inguruan, podcast labur hau Iban Perezen (@piban) ahotsean […]

Duration:00:07:46

#468 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 1. etapa

5/8/2021
Hasi da 2021eko Italiako Giroa eta hemen duzue 1. etapak emandakoaren mini podcasta. Bertan Gannak (IGD) etapa eta millot arrosa janztea lortu du Affini (TJV) eta Fossen (TJV) aurretik. Hautagai nagusien artean azkarrena Almeida (DQT) izan da eta lehen euskalduna Jonathan Castroviejo. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Duration:00:07:54

#467 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa

5/6/2021
Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu […]

Duration:01:17:51

#466 Tropela.eus podcastak: 15ero 5. saioa. Garikoitz Bravo eta Jon Agirre

4/30/2021
Saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia), ohi bezala txirrindularitzako berri nagusiak errepasatzeaz gain, Euskaltel-Euskadi taldeko Garikoitz Bravo eta Kern Pharmako Jon Agirre txirrindulariak elkarrizketatu ditu.

Duration:00:23:33

#465 Tropela.eus podcastak: 15ero 4. saioa. Xabier Murieli elkarrizketa

4/7/2021
Tropelaren 15ero saioaren 4. atal honetan, Xabier Muriel Caja Rural – Seguro RGA taldeko prestatzailea elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken asteetan izandako lasterketei errepasoa egiteaz gain, txirrindularitza munduko azken fitxaketen inguruan eta abian den Itzuliaren inguruko hausnarketa egiten dute Eneko Garte (@egarte) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Imanol Lluciak (@imanolllucia) gidatutako saioan.

Duration:00:28:57

#464 Tropela.eus podcastak: 2021eko Euskal Herriko Itzulia

3/31/2021
Iaz COVID-19ak baldintzatuta Euskal Herriko Itzuliarik jokatu gabe geratu ondoren, aurte bueltan da ikuslerik gabe bada ere. Edozein kasutan, partaidetza ona izango dela dirudi zaleon zorionerako. Horri begira, eta batez ere Tropelako kiniela ardatz hartuta, Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) podcast berri hau osatu dute. Podcastera harpidetu

Duration:01:07:59

#463 Tropela.eus podcastak: 2021eko Milan-Sanremo

3/17/2021
Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC). Podcastera harpidetu

Duration:00:39:30

#462 Tropela.eus podcastak: 15ero 3. saioa. Juanjo Orozi elkarrizketa

3/3/2021
Tropelaren denboraldiari ekin aurretik, azken egunetako lasterketei errepasoa egiten diegu podcast honetan. Bereziki, UAEko Tourra, WorldTour mailako lehen lasterketa eta klasikoei egiten zaie errepasoa. Euskal Herriko Itzulia ere mintzagai izan dute eta horren harira, Kern Pharma talde gonbidatua izanik, Juanjo Oroz zuzendari eta mangerra elkarrizketatzeko aukera izan dugu. 15ero podcast berri hau Imanol (@imanolllucia), Eneko […]

Duration:00:52:01

#461 Tropela.eus podcastak: 15eroko bigarren saioa

2/20/2021
15erko bigarren saio honetan Txomin Juaristi (EUS) elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken hamabostaldian jokatu diren lasterketak errepasatu, Vueltako gonbidapeneta ibilbildeari gainbegirada eman eta ziklokrossak bere sasoi amaieran emandakoak errepasatzen dituzte Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzek (@elizaso) podcast honetan. Podcastera harpidetu

Duration:00:36:48

#460 Tropela.eus podcastak: 15eroko lehen saioa

2/4/2021
2021eko denboraldiari berrekin aurretik, Jon Barrenetxea (CJR) ekarri dugu gurera. Horretaz gain Tom Dumoulinen (TJV) “gero arte” edo “agurra”, munduko ziklo-kros txapelketa eta errepideko berriak denboraldi hastapen honetan entzungai Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzen (@elizaso) eskutik. Podcastera harpidetu

Duration:00:22:34

#459 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 18. etapa

11/8/2020
2020ko Espainiako Vueltako 18. etapak eman dio amaiera 2020ko edizioari. Bertan azkarrena Ackermann (BOH) izan da Bennett (DQT) eta Kanterren (SUN) aurretik. Dakizuen moduan, Vuelta Roglicek (TJV) eraman du eta baita erregulartasunaren maillot berdea. Mendikoa Guillaume Martinentzat (COF) izan da, gazterik onena Masentzat (MOV) eta Movistarrek, azkenik, talde onenaren saria. Euskaldunei dagokionez, sailkapen nagusien aurreen […]

Duration:00:06:18

#458 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 17. etapa

11/7/2020
2020ko Espainiako Vueltako 17. etapa erabakigarria Gaudu (GFC) frantziarrak irabazi du Mäder (NTT) eta Ion Izagirreren (AST) aurretik helmugaratuta. Hiruak eguneko ihesaldian izan dira, baina atzean Vuelta erabakitzeko zegoen. Carapazek (IGD) zirrara eragin dio etapari erasoa jo eta Roglic (TJV) atzean uztean, baina ez du nahikoa tarte lortu eta bigarren amaituko du Vuelta honetan ekuadortarrak. […]

Duration:00:07:09

#457 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 16. etapa

11/7/2020
2020ko Espainiako Vueltako 16. etapa aukeratuen arteko esprintean erabaki da. Izan ere azken mendateak atzean utzi arazi ditu azkarretan azkarrena eta helmugan ezohiko esprinta ikusi dugu. Bertan Cort (EF1) izan da azkarrena eta bigarren liderra bera, Roglic (TJV), 6 segundoko gainsaria hartuz lidergoa sendotzeko asmoz. Costa (UAD) izan da errepidean hirugarren, baina zigortua izan da […]

Duration:00:05:31

#456 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 15. etapa

11/6/2020
2020ko Espainiako Vueltako 15. etapa, maldan gora izan bada ere, esprintean amaitu da. Bertan indartsuen Philipsen (UAD) gaztea izan da Ackermann (BOH) eta Steimleren (DQT) aurretik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Hau eta gaur jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Duration:00:05:14