Tropela.eus podcastak-logo

Tropela.eus podcastak

Sports & Recreation Podcasts

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

Location:

Spain

Description:

Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

Twitter:

@tropela

Language:

Basque

Contact:

+34 652739860


Episodes

#490 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

5/30/2021
Amaitu da 2021eko Italiako Giroak eta ezustekorik gabe azken etapan, Bernalek (IGD) irabazi du aurtengo edizioa. Aldaketarik ez podiumeko postuetan gaurko etaparen ondoren, beraz, Carusok (TBV) amaitu du bigarren eta hirugarren, aldiz, Simon Yatesek (BEX). Gaurko etapan ere protagonista Ineos izan da Gannak (IGD) eman duen erakustaldiarekin beste etapa bat poltsikoratuz. Gaurko azken etapak eman […]

Duration:00:06:52

#489 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 20. etapa

5/30/2021
Ikusgarria Giroko 20. etapa nahiz eta sailpanen nagusian aldaketa gehiegirik ez zuen sortu. Bardet (DSM) eta Caruso (TBV) oso ausart erasoan, Bernal (IGD) eta Daniel Felipe Martinez (IGD) bikian arrosaren defentsan. Azkenean Carusok etapa garaipena lortzeaz gain, bigarren postua sendotu zuen, hein handi batean Pello Bilbaoren (TBV) lan eskergari esker. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak […]

Duration:00:08:51

#488 Tropela.eus podcastak: 2021eko Dauphine Kriteriuma

5/28/2021
2021eko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea eta, bereziki, Tropelako kiniela errepasatzen dute Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Erlojupeko bakarra eta zailtasun handiko etapekin amaituko den Kriterium honek, berriro ere 8 etapatako egitura berreskuratzen du iazko pandemiaren mugak gaindituta. Zalantzarik gabe lasterketa honek aurtengo Tourrera hautagai nagusiak nola iritsiko diren erakusteko balioko digu.

Duration:00:45:34

#487 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 19. etapa

5/28/2021
Sailkapen nagusian aldaketarik izan ez bada ere, Bike Exchange taldeak etapan protagonista izateko nahia erakutsi du. Azkenean lan hori Yatesek (BEX) borobildu du etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) eusten dio lidergoari. Gaurko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

Duration:00:07:35

#485 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 17. etapa

5/27/2021
Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahultasuna […]

Duration:00:06:16

#484 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 16. etapa

5/25/2021
Dolomitetako etapa garrantzitsua, eguraldiak baldintzatua hasterako eta etapan zehar. Izan ere, antolakuntzak ibilbidea aldatu beharrean izan da eta edozein kasutan ere, eguraldi makurrak, telebistako irudiak ez izatea eragiteaz gain, triskantza eragin du tropelean. Nagusitasunez agertu dena Bernal (IGD) izan da, ia minutu t’erdiko errentarekin helmugaratu baita Bardet (DSM) eta Carusorekiko (TBV). Gaurko etapak emandakoa eta […]

Duration:00:07:44

#483 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 15. etapa

5/23/2021
Transiziozko etapa Italiako Giroko 15. etapa hau. Espero bezala ihesaldiak bide egin du eta azken metroetan bi txirrindulari iritsi diren horretan, Campenaerts (TQA) izan da azkarrena. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) jarraitzen du buruan. Hori bai, Buchmannek (BOH) etxerako bidea hartu behar izan du eroriko baten ondorioz. Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman […]

Duration:00:05:33

#482 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 14. etapa

5/23/2021
Zain ginen Zoncolaneko etapa iristeko eta iritsi da eguna. Akaso gehiago espero genuen, baina gauza batzuk argitzeko balio izan du. Alde batetik ihesaldikoen lehian nola Fortunatok (EOK), Contadorren talde gonbidatuko txirrindulariak, garaipen handia lortu duen Zoncolanen. Bestetik, hautagai nagusienei dagokionez, Bernal (IGD) indartsuena dela eta koxka bat beherago Simon Yates (BEX) dagoela ikusi da. Atzoko […]

Duration:00:06:51

#481 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 13. etapa

5/21/2021
Espero bezala, ihesaldia osatu bada ere, esprinterren taldeek kontrolpean izan dueta eta “volata” izan dugu helmugan. Bertan azkarrena Nizzolo (TQA) italiarra izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez horrenbestez. Gaurko etapak eta biharkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Duration:00:04:02

#480 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 12. etapa

5/20/2021
Ibilbideak hautagai nagusien artean denbora tarteak ateratzeko aukera eskaintzen bazuen ere, berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du aurtengo Giro honetako 12. etapa honetan. Hamalau bat laguneko ihesaldia izan da, baina etapa biren artean erabaki dute: Vendrame (ACT) eta Hamilton (DSM). Azkenean azkarrena Vendrame izan da eta berak eraman du etapa. Sailkapen nagusian aldaketarik ez […]

Duration:00:05:30

#479 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 11. etapa

5/20/2021
Sterratoko etapa izan da hamaikagarren hau. Bertan ihesaldiak behar besteko abantaila izan du etaparen lehian izateko. Bi gazte izan dira protagonista bertan, Covi (UAD) eta Schmid (TQA), non azken honek garaipena lortu duen. Sailkapen nagusian ere lehia izan da eta Bernal (IGD), liderra, guztien gainetik gailendu da. Honen eta biharko 12. etapak eman dezakeenaren inguruan […]

Duration:00:06:48

#478 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 10. etapa

5/18/2021
Atseden egunera iritsita, oraindik aste t’erdi falta bada ere, 2021eko Italiako Giroaren erdi aldera iristen ari garela esan dezakegu. 10. etapa berriro ere azkarrentzat etapa egokia izan zen eta bertan, Borak egindako lan bikainari emaitza borobila emanez, Saganek (BOH) etapa garaipena lortu zuen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) gordeko du maillot arrosa lehen […]

Duration:00:06:11

#477 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 9. etapa

5/17/2021
Atzoko etapa, esterratan amaiera zuena, faboritoen probetsi zuten sailkapen nagusian denbora tarteak ateratzeko. 9. etapa honetan, Bernalek eman zuen erakustaldian azken kilometroetan inork ez jarraitzeko moduko erasoaldia emanda. Etapa garaipena eta maillot arrosa eskuratu zituen kolonbiar gazteak. Honen eta gaurko 10. etapan eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Perez (@piban) podcast berri honetan.

Duration:00:07:14

#476 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 8. etapa

5/15/2021
Ihesaldiak bidea egitea lortu du gaurko Giroko 8. etapa honetan. Bertan bederatziko bat izan da eta azken igoeran izandako erasoen artetik gailentzeko gauza izan dena Lafay (COF) izan da. Faboritoen artean zerbait ikustea espero bagenuen ere, esan daiteke nagusienak batera heldu direla eta aldaketarik ez dela izan. Valterrek (GFC) jarraitzen du arrosaz. Gaurko etapaz eta […]

Duration:00:06:13

#475 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

5/14/2021
Australiako esprinter txikiak bere Giro honetako bigarren garaipena lortu du. Ewanek (LTS) horrenbestez, bigarren etapa irabazteaz gain, bihar erregulartasunaren maillota ere eramango du. Bere atzetik sailkatu dira Cimolai (ISN) eta Merlier (APC). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Valter (GFC) gazteak jarraitzen du lider. Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast […]

Duration:00:06:34

#474 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

5/14/2021
Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen. Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan […]

Duration:00:09:19

#473 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 5. etapa

5/12/2021
Berriro ere esprinterrentzako eguna izan da gaurko Italiako Giroko 5. etapa eta ongi kontrolatua izan dute beraien taldeek hala izan zedin. Azkarrena gaurkoan helmugan Ewan (LTS) izan da, bigarren Nizzolo (TQA) izan delarik. Bigarren postu horri esker, erregulartasunaren sailkapenean buruan jarri da italiarra. Edozein kasutan gaurko notizia Mikel Landaren (TBV) erorikoa eta etxeratzea izan da. […]

Duration:00:07:32

#472 Tropela.eus podcastak: 15ero 6. saioa. Ander Okamika

5/12/2021
Bueltan da 15ero saioa ale berri batekin. Oraingo honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia), azken lasterketei errepasoa emateaz gain, Ander Okamika Burgos-BH taldeko lekeitiarra elkarrizketatu du bertan. Saioa borobiltzeko, Italiako Giroaren lehen egunen inguruko iritziak biltzen ditu Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) kidearekin batera.

Duration:00:24:06

#471 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 4. etapa

5/11/2021
Berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du egun euritsu honetan. Tartea nahiko lortu dute iheslariek tropel nagusiarekiko, eta bertako indartsuena Dombrowski (UAD) amerikarra izan da. Lider aldaketa ere izan da, izan ere Gannak (IGD) tropelaren erritmoari eusteko gai ez da izan, ezta Giro honetako faboritoetan aurkitzen zen Almeida (DQT) besteak beste. Italiar bat izango da […]

Duration:00:08:25

#470 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 3. etapa

5/11/2021
Ihesaldia protagonista Italiako Giroko 3. etapa honetan. Borak lan egin badu ere, eta ondoren beste gizon azkarren taldeak ihesaldi hori bertan behera uzteko lanean aritu badira ere, Van der Hoornek (IWG) , Tropelan %0,2ak zuen txirrindulariak, ondo eutsi dio bere abantailari eta etapa garaipen handia lortu du. Esprintean azkarrena Cimolai (ISN) izan da. Sailkapen nagusian, […]

Duration:00:05:25