Europako Batasunak kanpaina jarri du abian Europako neska gazteak zientzia ikasketetara erakartzeko. Enkarni Gomez Genua zientzilariak argitu digu zergatik ez den zientzia nesken gauza.
Emakundek zuzendu duen Udako ikastaroak agerian utzi du etekin ekonomiko handiagoak dituztela emakumeak ere ardura karguetan jartzen dituzten enpresek.
Arantxa Urretabizkaiak euskal sehaska kantu ezagunenak ekarri dizkigu arretaz entzuteko; hitzen gordintasunaz eta haurra loaraztea emakumeen lana dela jabetu gara.
Itziar Rekalde EHUko irakaslearen hitzetan: 'Gerra batean ez da soilik frontean borrokatzen. Emakume abertzale hauen eredua jarraitu zuen Agirre Lehendakariak Euskadiko eskolak eratzeko'.
Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunen artean %22 dira emakumeak. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaren atzean dauden amarruak azaldu ditu Jasone Astolak, EHUko Berdintasun Zuzendariak.
Nazio Batuen Erakundeek 'Bilbo emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean zero tolerantzia' programa saritu dute. Gotzone Sagardui Berdintasunerako Emakumeen Kontseiluko presidentearen azalpenak.
Pertsonaren nortasuna umetokian bertan hasten dela garatzen sinistuta, erditzeen inguruko ikerketa egin du Estitxu Fernandez telebista aurkezle eta psikologoak.
Martutene bere eleberriari esker emakumeak hobeto ulertzen hasi dela esan du Ramon Saizarbitoriak eta horixe izan dute hizpide Idurre Eskisabelek eta Arantxa Urretabizkaiak 'Andromeda'ko solasaldian.
Uxue Alberdi kazetari, idazle eta bertsolaria izan dugu Andromedan: 'Oso gutxi dira emakumez osatutako saio edo bertso-afariak; eta emakume bertsolariok elkartu beharra daukagu'.
Itxaso Martin kazetariak, bizipen personal batetik abiatuta eromenaren irakurketa feminista bat egin du. "Tradizionalki emakumea emozioarekin lotu izan da eta gizona arrazoiarekin. Horregatik pentsatzen zen eromena emakumeen gaitza zela".
Oihana Kortazar mendi lasterkariak, Naia Alzola txirrindulariak eta Ainhoa Azurmendi Avento enpresako kirol teknikariak emakume kirolariaren zailtasunei buruz hitz egin dute