Jakin Minez-logo

Jakin Minez

0 Favorites

More Information

Location:

Donostia-San Sebastian, Spain

Description:

Unibertsitatearen unibertsoa. Julian Belokik zuzendua. Astero, ordubete.

Language:

Basque


Episodes

"Idatziz komunikatu; gazteak eskolan idatziz"

10/26/2012
More
Julian Belokik unibertsitateari eskainitako tartea.

Duration: 00:52:47


Iaki Martinez de Luna, Soziologia Doktoreari elkarrizketa

6/12/2012
More
Iaki Martinez de Luna, Soziologia Doktorea eta Irakaslea da. Soziolinguistika Kulstereko eta UEUko kidea. Bilboko Burtsaren Eraikinean, ekainaren 5ean “Euskaren inguruko framing edo diskurtso berri baten premniaz” eman zuen hitzaldiaren ostean grabatutako elkarrizketa. Zergatik euskarari buruzko diskrutso edo framing berri bat? Zertan oinarritzen da diskurtso berria?

Duration: 00:25:29


Edurne Terradillos Lan Zuzenbideko doktoreari elkarrizketa

6/8/2012
More
Lanaren eta Gizarte Segurtasunaren Zuzenbideko Irakasle Titularra eta Irakaskuntzaren Berrikuntza eta Kalitaterako Dekano-ordea da Edurne Terradillos, EHUn. Oatin egin den Enpresa Berritzaileen inguruko workshopa izan dute hizpide.

Duration: 00:15:56


Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Arduraduna eta MU-TBko teknikaria

5/26/2012
More
Maiatzaren 29an, arratsaldkeo 7etatik 8ak arte Internet bidez streaming-ean emango dute Mondrahon Unibertsitateko sail ezberdinetako dekanoek MUaren eskaintza akademikoaren berri. Nornahik parte hartu ahal izango du etxetik, chat-aren bitartez galderak bidaliz.

Duration: 00:13:21


Bartzelona Kulturlab 2012

5/26/2012
More
Agurtzane Elordui eta Vanesa Fernandez irakasleekin eta Eider Madina ikaslearekin hitz egin dugu. EITB-EHU Multimedia masterreko ikasleek, Bordele-Akitaniako Kazetaritza Institutuko ikasleek eta Bartzelonako Ramon Llull unibertsitateko Erreportaiagintza masterreko ikasleek elkarrekin, Bartzelona gai hartuta, astebetez erreportaiak landu dituzte.

Duration: 00:09:05


Axpe Inge, Leioako Irakasle Eskola Unibertsitarioan irakasle

5/26/2012
More
“Gustora al zaude zure itxurarekin?” Galdera horri erantzuten dio oinarri-oinarrian EHUan aurkeztu duen doktorego-tesiak: “Autokontzeptu fisikoa hobetzeko programa baten diseinua eta ebaluazioa”. Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko ikertzaile talde baten proiektuan oinarritua.

Duration: 00:19:32


EHUaren Euskarazko II Eztabaida Txapelketa, hirugarren eztabaida

4/8/2012
More
Gaia: "Ordutegi askatasuna egokia al da euskal denda sarearentzat?". Hirugarren eztabaida: EHUko taldea [Manex Elortza, Arkaitz Antizar, Ioritz Iglesias, Oihana Ezkerro, Aiora Salegi], aldeko jarrera. Mondragon Unibertsitatea [Iaki Badiola, Endika Ruiz de Samaniego eta Jon Iraola], kontra.

Duration: 00:41:18


EHUaren Euskarazko II Eztabaida Txapelketa, bigarren eztabaida

4/8/2012
More
Gaia: "Ordutegi askatasuna egokia al da euskal denda sarearentzat?". Bigarren eztabaida: Deustuko Unibertsitatea [Jokin Erkoreka, Joana Egiluz, Ixone Sanz, Maialen Elu, Maider Alberdi], aldeko jarrera. EHUko taldea [Manex Elortza, Arkaitz Antizar, Ioritz Iglesias, Oihana Ezkerro, Aiora Salegi], kontra.

Duration: 00:39:50


EHUaren Euskarazko II Eztabaida Txapelketa, lehenbiziko eztabaida

4/8/2012
More
Gaia: "Ordutegi askatasuna egokia al da euskal denda sarearentzat?". Lehenbiziko eztabaida: Mondragon Unibertsitatea [Iaki Badiola, Endika Ruiz de Samaniego eta Jon Iraola], aldeko jarrera / Deustuko Unibertsitatea [Jokin Erkoreka, Joana Egiluz, Ixone Sanz, Maialen Elu, Maider Alberdi], kontra.

Duration: 00:39:14


Inaziotarbidea: Loiolako Inaziok Manresaraino egindako bidea gaurkotuz

3/23/2012
More
Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta kazetaria, Inaziotarbideaz. 1522an Loiolako Inaziok bere jaiotetxetik Manresaraino egin zuen bidea gaurkotzea du helburu Inaziotarbidea– Camino Ignaciaco – Cam Ignasi proiektuak, ibilbide geografikoa eta espirituala gaurko gizarteari eskainiz.

Duration: 00:20:31


Upgrading Europe proiektua

3/23/2012
More
Mikel Aranburu, Mondragon Unibertsitateko Biteri Unibertsitate Ikastetxe Nagusiko zuzendaria. Europako eta Espainiako Unibertsitate Ikastetxe Nagusien elkarteekin lankidetzan Upgrading Europe proiektua garatuko dute datozen urteetan, hiritarren Europa, europar izaeraren sentimendu partekatua gizarteratzeko ahaleginean.

Duration: 00:22:05


Basque Culinary Centre–Gastronomia Zientzien Fakultateari buruz hizketan

3/23/2012
More
Lehenbiziko ikasturtearen bide erdia eginda, proiektuaren orainaz eta geroaz, ireki duten jatetxeaz, bigarren promoziorako deialdiaz eta abar, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Centre fakultateko zuzendariarekin, Joxe Mari Aizega, egindako solasaldia

Duration: 00:23:15


UEUko udaberri ikastaroen berri

3/2/2012
More
Mari Karmen Menika, UEUaren Markeskua Jauregiko ikastetxe nagusiko arduraduna. UEUk udaberri honetarako antolatu dituen ikastaroen berri. Etengabeko formazioaren ikuspegitik, euskaraz, giza eta gizarte gaiak, teknologia berriak eta informatika. Izena emateko epea zabalik dagoela gogoratuz.

Duration: 00:08:03


Euskal estrategia ekonomikoaren kasu arrakastatsua aztergai

3/2/2012
More
Mikel Navarro, Deustuko Unibertsitateko irakasle katedraduna, Orkestra–Lehiakortasunerako Euskal Insitutuko ikertzaile seniorra eta MOC [Microeconomics of Competitiveness] ikastaroaren zuzendaria. Ekainera bitartean ostoralez-ostiral Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campus-ean, egingo den ikastaroan, ‘Euskal Kasua’ aurkeztuko eta aztertuko dute. Garapen ekonomikoaren estrategiari dagokionez azken hogeitamar urteotan izan den kasu arrakastatsu bezala. Harvard Unibertsitateko Estrategia...

Duration: 00:22:53


Indalezio Prieto buruzagi sozialistaz Ludger Meesekin

2/27/2012
More
Ludger Mees, Gaur Egungo Historiaren katedraduna da EHUn. Indalezio Prieto buruzagi sozialista hil zela 50 urte bete berri dira, otsailaren 12an hain juxtu. Bere izaera eta ondare politikoa aztertuz EHUak eta Eusko Ikaskuntzak antolatu dituzten jardunaldietan hitz egin du Ludger Meesek. ‘Prieto eta Agirre, euskal sozialismoa erbestealdiko gobernuetan’, Hitzaldiaren harian, Indalezio Prieto buruzagi sozialistaz hitz egin dugu.

Duration: 00:21:30


Sinadura bilketa Dantzan.com webgunearen alde

2/24/2012
More
Oier Araolaza, dantzaria, kazetaria, antropologoa, ikertzailea eta Dantzan.com web-gunearen sortzaile eta kudeatzailea. Diru faltaz ezin izan diote eutsi urte berritatik hona guneko zerbitzuari. Dantza zaleak eta dantzariak sinadura-bilketa bat egiten ari dira egoerari irtenbide bat eman nahian. Ekimen horren aitzakian, dantza tradizionalaren gaurko egoeraz hitz egin dugu berarekin.

Duration: 00:21:12


Indalezio Prieto politikariaz eta jardunaldien edukiaz

2/17/2012
More
Mikel Aizpuru, EHUan Historia Garaikidearen Saileko zuzendaria. Indalezio Prieto buruzagi sozialistaren omenezko jardunaldiak EHUko Bizkaia Aretoan, martxoaren 22an eta 23an.

Duration: 00:04:45


Sisdotel-Sistemas Domticos Teleasistenciales talde-proiektua

2/17/2012
More
Arkaitz Larralde Industria Ingeniaria. Enpresen Lehiakortasunerako Kudeaketa Masterreko XV. GECEM saria irabazi duen Sisdotel-Sistemas Domticos Teleasistenciales talde-proiektuaz. Etxebizitzaren beraren automatizazioa eta telekomunikazioa bateratuz, dependentzia duten pertsonen ingurua, ohiturak eta ezaugarriak aintzakotzat hartu eta inolako alarmarik aktibatu beharrik gabe, prebentziorako eta laguntzarako protokoloak martxan jartzen dituen sistema.

Duration: 00:09:59


Darwin Gurean

2/17/2012
More
Kepa Altonaga, Zoologia irakaslea EHUn, Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Darwin Gurean ikerketaren eta liburuaren egilea eta 2009ko Juan Zelaia Sariaren irabazlea. Charles Darwin-en jaioteguna gogoan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian eman berri duen hitzaldiaz eta liburuaz.

Duration: 00:25:53


Europar Batasuna eta OCDEeko herrialdeen arteko jarduera ekintzailea

2/9/2012
More
Iaki Pea, Deustuko Unibertsitateko Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Insitutuan Ekintzailetza-arloko zuzendaria da. Tokian-tokiko garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko programaren barruan, Europar Batasuneko eta OCDEeko herrialdeetako kolektibo marjinalen jarduera ekintzailea aztertzeko proiektuaren arduradun izango da, Roterdamgo Erasmus Unibertsitateko Roy Turik eta Kingstongo Unibertsitateko David Smallbone ikerlariekin batera. Proiektuaren berri ematen digu elkarrizketan.

Duration: 00:21:01

See More