Lizardiren baratza
Arts & Culture Podcasts
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Location:
Donostia-San Sebastian, Spain
Description:
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Twitter:
@euskadi_irratia
Language:
Basque
Episodes
Bizia irakasten
5/21/2024
Rafeef Ziadah, Fadwa Touqan edota Ghayath Almadhoun bezalako poeta palestinarrek gorroto guztien gainetik, elkarbizitza zer den munduari egunero irakasten poesiaren bidez....
Duration:00:57:06
Manttalingo alaba: oroitza eta aitortza
5/14/2024
Mikel Etxabururen poesia lan berria, "Manttalingo alaba" (Pamiela, 2024), Saturrarango emakumeen kartzelan preso egondakoei eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia....
Duration:00:57:58
Harkaitz Cano, poema irakurraldia
5/7/2024
Harkaitz Canok irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesiaren alorrean. Canok saria eskuratu du "Ulu egiteko bolondres bila" (Susa, 2023) lanarekin. Miramongo estudioetan izan da egilea, eta irakurraldi berezia prestatu dugu berekin....
Duration:00:58:38
Errobiren lekukotasuna
4/30/2024
Duela 50 urteko kantu berberak, baina, agian, gaurkotuagoak. Soinu aldaketa batekin. Hala ere, gaiak eta letrak berdinak dira, ez dira aldatu. Bost hamarkadaren ostean gaiek egunerokotasuna mantentzen dute....
Duration:00:57:22
Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua
4/23/2024
Bigarren poema liburua eman du argitara Iñaki Irazuk, Susa argitaletxean: "Zakur zaunkak". Joan den otsailean irakurraldi musikatua egin zuten Donostian, PoetiKa zikloaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ekitaldi Aretoan, Iñaki Irazu poetak eta Jabier Muguruza musikariak. Irazuk bere azken liburuko poemak irakurri, eta tarteetan Muguruzak hiruzpalau pieza jo zituen akordeoiarekin....
Duration:00:57:27
Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (eta 2)
4/16/2024
Ipuin irakurraldia: Aintzane Usandizaga, Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandia, Gasteizko Aldekoa jaialdiaren barruan....
Duration:00:57:25
Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (1)
4/9/2024
Marijo Olaziregi irakaslea, Irati Majuelo eta Nagore Fernandez ikerlariak, eta Mikel Aierbe irakaslea bildu dira jaialdiaren lehenengo ekitaldian, euskal ipuingintzari buruz aritzeko....
Duration:00:57:01
Arestian, egun..!
4/2/2024
Andoni Egaña bertsolariak, Aitor Furundarena musikariak eta Andoni Salamero olerkari-esatariak 'Arestian, egun...!' ikuskaria ondu dute, Gabriel Aresti poetaren omenez....
Duration:00:58:13
Lizardiren baratza (2024/03/26)
3/26/2024
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...
Duration:00:57:17
Eduardo Chillida: eman ta zabal zazu
3/19/2024
2024an ospatzen da Eduardo Chillida euskal artista entzutetsua jaio zeneko mendeurrena. 'Zuhaitzaren antzerakoa naiz –esan ohi zuen–. Sustraiak hemen nire herrian ditut, adarrak, berriz, munduari irekita zabal-zabalik'....
Duration:00:57:54
Gorka Setien, matxinadaren hitz
3/12/2024
Bost poesia liburu eman zituen argitara; Hernanin sustraitutako poeta eta irudigilea 2024ko otsailean hil zen, 65 urterekin. ...
Duration:00:56:22
Lizardiren baratza (2024/03/12)
3/12/2024
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...
Duration:00:56:22
Itxaro Borda: mugak gainditzen
2/27/2024
Itxaro Borda euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, eta hain zuzen, iragan urrian egin zuen sarrera hitzaldia, Baionan. "Mugari tirorik ez" izeneko idazlana irakurri zuen bere sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak sakonduz. ...
Duration:00:59:28
Markos Gimenoren 101 letrakartel
2/20/2024
Markos Gimeno artista polifazetikoaren obraren gainean solasaldia egin zuten Ermuko Infreñu tabernan. Solasaldia Libe Solozabalek gidatu zuen, Joseba Sarrionandia eta Iratxe Ugalde lagun zituela. ...
Duration:00:57:34
Joxan Artze... espirituz ere bai!
2/13/2024
Andoni Salamero olerkariak eman digun testigantzak 39 urtez landutako Artzeren lotura espiritual sakonean, alderdi ez hain ezagun horretan argi egitea bilatzen du....
Duration:00:57:03
Xabier Montoia: XXI. mendeko uzta
2/6/2024
"Hiriak eta urteak" poema liburua argitaratu du Xabier Montoiak, Pamielarekin. Hauxe da bere XXI. mendeko uzta....
Duration:00:57:30
Maite Idirin, herrigintza kantuz
1/30/2024
Idirinek herrigintzari egindako ekarpena da irratsaioa gidatzen duen gaia. Eta ekarpen hori «kantuz» egin zuen. Emakume borrokalaria, euskal kantagintza berriko ahotsetako bat izan zen. 80 urterekin hil da. ...
Duration:00:56:22
Silvio Rodriguez, euskaraz
1/23/2024
Nostalgiari, iraganari, abesten diote Jon Maiak eta Silvio Rodriguezek 'Kantu berri bat gara' lanean. ...
Duration:00:57:35
Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia
1/16/2024
Jose Angel Irigaray idazle, poeta eta kulturgilea omendu dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan. Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kidea da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei....
Duration:00:57:20
Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa
1/9/2024
Philip Larkin poeta ingelesaren antologia zabala euskarara ekarri du Juanjo Olasagarrek, Susa argitaletxeak plazaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumako 47. zenbakian....
Duration:01:00:42