Norteko Ferrokarrila-logo

Norteko Ferrokarrila

Science >

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roa eta Nagore Rementeriak gidatuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean.Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?"Norteko Ferrokarrila"ren bidaia luzea da: zientziaren historia du trenbide eta etorkizuna helburu.

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roa eta Nagore Rementeriak gidatuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean.Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?"Norteko Ferrokarrila"ren bidaia luzea da: zientziaren historia du trenbide eta etorkizuna helburu.
More Information

Location:

Donostia-San Sebastian, Spain

Description:

Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roa eta Nagore Rementeriak gidatuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean.Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?"Norteko Ferrokarrila"ren bidaia luzea da: zientziaren historia du trenbide eta etorkizuna helburu.

Language:

Basque


Episodes

Norteko Ferrokarrila (2018-2019) (2018/09/15)

9/15/2018
More
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean....

Duration:00:50:32

Joachim Frank, Nobel saridun

6/29/2018
More
Joachim Frank iazko kimikako Nobel saridunaren hitzak izan ditugu. Baita harekin lan egin duen Xabier Agirrezabala ikertzailearenak ere. Baina haiek ez dira gurekin estudioan egon; haiek elkarrizketatu zituzten, ordea, Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Berriako Edu Lartzanguren kazetariak. Mentxu eta Edu gurekin izan dira denboraldiko azken saio honetan gurekin. ...

Duration:00:55:20

Fourier

6/22/2018
More
Eli Alberdi kolaboratzaileari eskerrik asko esan diogu denboraldiaren bukaera honetan. Matematika aplikatu ekarri digu ikasturtean zehar, eta gaur kolaborazioak bukatu ditu Fourieren transformatua zer den azalduta, irratia egiteko ezinbestekoa den tresna matematikoa. ...

Duration:00:52:32

Saridunen eguna

6/14/2018
More
Gaur, bi saridun izan ditugu gurekin, biak, gainera, ingeniariak. Batetik, Patxi Razkin, On Zientzia bideo-lehiaketako saridun nagusia, eta, bestetik, Alaitz Etxabide, CAF-Elhuyar sarietan kategorian nagusiaren irabazlea. Atomoa eta hondakin plastikoak tratatu dituzte haien lanetan, hurrenez hurren. ...

Duration:00:51:30

Zulo beltzen sinfonia (2018/06/08)

6/8/2018
More
Miguel Querejeta astronomoak M51 galaxiaren erdian dagoen zulo beltz erraldoia ikertu du tesian. Horri buruz idatzi du artikulu bat, eta CAF-Elhuyar sari bat eskuratu du horrekin. Guk harekin luze hitz egin dugu zulo beltzei buruz, eta asko ikasi dugu, batez ere, Miguel dibulgatzaile ona dela. ...

Duration:00:54:47

Supermerkatuan (2018/06/01)

6/1/2018
More
Josu Doncel matematikariak supermerkatura eraman gaitu, matematikaren bila. Berez, zenbaki asko dago supermerkatu batean; prezioak, eskaintzak eta horrelakoetan badira ulertu beharreko kontzeptu matematikoak. Baina begi bistako ezaugarri horiez gain, askoz kontu matematiko gehiago dago ohiko supermerkatu batean. ...

Duration:00:51:02

Gabonetako oporraldiaren eragina (2018/05/25)

5/25/2018
More
CAF-Elhuyar sarietan, kazetaritza kategorian Josu Lopez Gazpio izan da irabazlea. Zientzia Kaiera blogean argitaratutako artikulu batean gabonetako oporraldiak osasunean duen eragina aztertu zuen. Ez dietak, ez eguraldiak... oporraldiak berak duen eragina. Hain begi bistakoa dirudien gai batek badu zer irakatsi zientzialarien lan egiteko moduari buruz. ...

Duration:00:50:54

Sirenioak (2018/05/18)

5/18/2018
More
Duela 42 milioi urte, manatien eta dudongoen arbaso bat bizi zen Europan. Haren fosilak aurkitu dituzte Castejón de Sobrarben, Huescan. Itsas ugaztunak uretara egokitzen ari ziren garaiko fosilak dira. EHUko Ainara Badiola paleontologoak ikertu ditu fosil horiek. Gurekin izan du haren lanaren berri ekartzeko. ...

Duration:00:51:38

Kromatografia (2018/05/11)

5/11/2018
More
Koloreen ataletik abiatuta, kromatografiara egin dugu salto, nahastutako substantziak banatzeko teknika bat. Oskar Gonzalezek azalduko digu zergatik izenak egiten dien erreferentzia koloreei, eta nolakoa den teknika hori gaur egun. Gainera, Pint of Science jaialdiari buruz hitz egin dugu harekin eta CIC-biomaguneko Idoia Mikelezekin. ...

Duration:00:54:58

Barbara McClintock (2018/05/04)

5/4/2018
More
Ezagutu beharreko zientzialari bat, eta, hala ere, oso ezaguna ez dena: Barbara McClintock. 1983ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria eman zioten artoa ikertuta, sekulako bultzada eman ziolako genetikari. DNAren egitura ezagutu baino baino askoz lehenago, kromosometan izaten diren zatien leku-aldaketak aurkitu zituen. Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek kontatu digu haren istorioa....

Duration:00:49:15

Nd eta Pr, iman indartsuak etxean (2018/04/27)

4/27/2018
More
Kuantikaren bitartez, taula peruiodikoaren sotoetan sailkatuta dauden bi elementu ezagutu ditugu, Txoni Mtxainekin batera: neodimioa eta praseodimioa. Iman indartsuak egiteko lehengaiak dira, eta ia ziur neodimio pixka bat etxean bertan dugula. Propietate harrigarriak, eta anekdota entzungarriak, bi elementu hauen kontura. ...

Duration:00:53:22

Iragarpen elektrikoa (2018/04/20)

4/20/2018
More
Sare elektrikoak matematikarien beharra du, batez ere, iragarpenak egiteko. Arrazoia da kontsumoak berak mugatzen eta behartzen duela elektrizitatearen sorrera. Beraz, sortu baino lehen, jakin egin behar da zenbat kontsumituko den eta noiz. JOSU DONCELek azaldu digu nolako lana egiten duten matematikariek horretarako, energia berriztagarrien ekarpen bereziak kontuan hartuta. ...

Duration:00:52:43

Ekuazio beldurgarriak (2018/04/13)

4/13/2018
More
Problema handiek, zientzian, matematika handiak eskatzen dituzte; konplexuak, behintzat. Eli Alberdi matematikariak gaur kontatu digu nola erabili konposizio-metodoak ekuazio diferentzial beldurgarriak ebazteko. Adibidez, paleoklimatologiako kalkuluak egiten dira horri esker, duela milioika urteko klima nolakoa zen aztertzen duen zientziaren kalkuluak. Oso argigarria. ...

Duration:00:51:41

Tyrannosaurus rex (2018/04/06)

4/6/2018
More
Denok dugu buruan tiranosauroen irudia, gehienok Parke Jurasikoa pelikulak lagunduta. Baina nolakoa zen benetan tiranosauroa? Pelikuletakoa bezalakoa? Zer dio zientziak dinosauro erraldoiari buruz? Ezusteko handiak eta zalantza asko dago tiranosauroen inguruan; azken batean fosil gutxi batzuetatik atera dugu informazioa. ...

Duration:00:53:55

Ordu-aldaketa (2018/03/30)

3/30/2018
More
Eureka museoko Miren Milletek bi galder aerantzun dizkigu ordu-aldaketari buruz. Bata, zergatik, eta bestea, noiz arte ibiliko garen ordua aldatzen urtean bi aldiz. Bigarren galderak ez du erantzun errazik. Milletek gainera espazio-estazio txinatar baten erorketaz hitz egin digu, Tiangong-1. ...

Duration:00:57:18

Nekazaritza ekarri zigutenak (2018/03/23)

3/23/2018
More
Nazioarteko ikertzaile-talde batek Iberiar Penintsulako migrazioak ikertu ditu giza aztarnen DNA azterketen bidez. Nekazaritza ekarri zuen migrazioa eta 2.500 urte geroago izan zen bigarren migrazioa bat dokumentatu dituzte; Neolitotik Brontze Arorainoko bi migrazio nagusiak. Eneko Iriarte, izan da gurekin, ikerketan parte hartu duen Burgosko Unibertsitateko geologo bat. ...

Duration:00:51:24

Stephen Hawking (2018/03/16)

3/16/2018
More
Stephen Hawking hil da. Zientziaren ikono bat da, baina zer egin zuen? Zergatik zen hain zientzialari ospetsua? Zergatik zen ona? Haren lanaz hitz egiteko aukera ez dugu galduko. ...

Duration:00:50:33

Grafenoa eta argia (2018/03/09)

3/9/2018
More
Saio fisikoa gaurkoa. CICnanoGUNE eta DIPC, beste ikertzaile-talde batzuekin batera bi artikulu aipagarri argitaratu dituzte. Bata, grafenoaren konexioei buruz, eta bestea argiaren uhinen formen manipulazioari buruzkoa. CICnanoGUNEko Itziar Otegi eta Irene Dolado etorri zaizkigu grafenoa eta argiari buruz hitz egitera, hurrenez hurren. ...

Duration:00:52:59

Ikerketa klinikoa (2018/02/23)

2/23/2018
More
Duela 25 urte ikerketa kliniko gutxi egiten zen hemen. Baina hainbat ikertzaile hasi ziren antolatzen esparru horretako ikerketa-lerro sendo bat. Haietako batekin izan gara, Felipe Aizpuru epidemiologo klinikoarekin, eta baita gaur egun Gasteizen ikerket kliniko egiten duen talde bateko Antxon Apiñaniz medikuarekin. ...

Duration:00:53:30

Bitcoin (2018/02/16)

2/16/2018
More
Bitcoin ospetsua diru informatikoa da. Kriptomoneta bat. Baina zer da? Nola funtzionatzen du? Eta dirua ulertzeko eta erabiltzeko modua aldatuko al digu? Ibai Gesalaga adituak aurkeztu dizkigu bitcoinaren gaurko egoera eta etorkizuna. ...

Duration:00:51:59