Yoko Ona-logo

Yoko Ona

Arts & Culture Podcasts

Eitbpodkasten, Yoko Ona podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek, beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz.

Location:

United States

Description:

Eitbpodkasten, Yoko Ona podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek, beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak, modu atseginean aztertuz.

Language:

Basque


Episodes
Ask host to enable sharing for playback control

Yoko Ona: Zuzenean Bilbo Rocketik

3/24/2024
Yoko Ona podcastak, zuzeneko atala egin du Bilborock-en 2024ko Martxoaren 8-aren testu inguruan. Ohi bezala, Ainhoa Vitoriak Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador izan ditu alboan baina gonbidatu bereziak ere izan dira atal berezi honetarako; Sara Zozaya eta Eire bikoa osatzen duten Eire Salegi eta Eire Maia, hain zuzen ere. Zuzeneko ekitaldiak musikak izan zuen protagonismoa aztergai bezala eta ,odu akustikoan. EITB podkasten bildu dugun laburpen honetan, musikan aritzen diren emakumezkoen eskarmentutik, Emakumea eta Musika izan dituzten aztergaia. Zer pentsa emateko makina bat adibide izan dituzten ahotan. Ez galdu!

Duration:00:56:12

Ask host to enable sharing for playback control

Inozentziaz, Aiora Zulaika ''Pirritx''ekin

2/20/2024
Iritsi gara 4.denboraldiaren azken atalera. Ohhh! Hala ere, irribarretxo batekin amaitu nahi izan dugu Aiora Zulaika "Pirritx-ek ateratako irribarrearekin. Inozentziari buruz aritu gara pailazoarekin batera Yoko Onaren atal honetan. Helduok baimentzen ote diogu gure buruari ondo pasatzea? Zein garrantzia du arteak hezkuntza sisteman? Horrez gain, haurren inozentziaz eta Pirritxen zapaten garrantziaz aritu ginen Aiorarekin. Andrea Aranburuk, bestalde, Uluka literatura podkasta aurkeztu digu; bi emakumek elkarlanean ekoiztutako proiektua.

Duration:00:30:44

Ask host to enable sharing for playback control

Abortua, Naroa Iturrirekin

2/6/2024
Oraindik ere tabu den gai bati heldu diogu Yoko Ona podcastaren atal honetan. Abortu eskubideaz aritu gara. Horretarako, gai konplexu eta delikatu honi buruz asko dakien aditu baten laguntza izan dugu. Naroa Iturri, Askabide sexu osasun klinikako Donostiako arduraduna da eta, egunero, artatu behar ditu euren haurdunaldia eten nahi duten emakumeak. Zein da prozedura? Zein legek babesten gaitu? Nola lagundu bere haurdunaldia eten nahi duen lagun edo senide bati? Zalantza guztiak argitu dizkigu Bestalde, Nerea Mauleon ilustratzaile gasteiztarraren Ene Eme proiektua aurkeztu digu Andrea Aranburuk

Duration:00:30:26

Ask host to enable sharing for playback control

Dietak, Maddi Etxeberriarekin

1/23/2024
Yoko Ona gure egonezinen egongela da, badakizu; eta atal honetan, egonezin eta buruhausteak ekartzen dizkigun gaia jari dugu mahai gainean. Dieten munduan sartu gara bete-betean. Dismorfia, "Realfooding", "body positive" eta "body neutrality" terminoak aztertu ditugu Maddi Etxeberria nutrizionistarekin. Dieta mirariei eta sare sozialen ardurari buruz galdetu diogu, baita edertasun kanonen eta begirada maskulinoaren presioaz ere. Horrez gain, Andrea Aranburuk Malen Pazos ilustratzailearen proiektua aurkeztu digu.

Duration:00:27:51

Ask host to enable sharing for playback control

Maddalen Iriarte, aginteaz

1/7/2024
Maddalen Iriarte politikari eta kazetaria gonbidatu dugu lidergoaz eta aginteaz hitz egitera. Emakumeenganako exijentziaz eta autoexijentziaz, espazioak hartzeaz, emakumeen itxurari ematen zaion gehiegizko garrantziaz eztabaidatu dugu. Baita, musikan, politikan eta kazetaritzan errepikatzen diren dinamiketaz ere. Bestalde, lidergo kolektiboaren aldeko apustua egin du Iriartek. Gainera, Andrea Aranbururen eskutik, Ania Saenz de Buruaga ilustratzaile gasteiztarraren proiektua ezagutu dugu. Entzun eta gozatu!

Duration:00:28:52

Ask host to enable sharing for playback control

Queer teoria eta Drag mundua, Royal Flamboyance-kin

12/27/2023
Beñat Uribetxebarria a.k.a Royal Flamboyance dragaren eskutik, queer eta drag munduari buruzko masterclass bat jaso dugu Yoko Ona podcastaren atal honeran. Zure burua Queer moduan identifikatzeaz, queer denboraz, drag munduak lehenesten duen kolektibotasunaz eta normatibotasunetik aldentzeko beharraz aritu gara. Andrea Aranburuk berriz, Perlatak, Kuirpunk taldeak aurkeztu berri duen "Punkaren beste aldea" dokumentala ekarri digu mahai gainera. Jesusi Etxebarria punk musikari eta irakaslearen gaineko lana da. Arrasateko punk-oi-rock-hardcore eszena berari esker ere badela dio taldeak eta omenaldia egin nahi izan diote.

Duration:00:31:11

Ask host to enable sharing for playback control

Maria Jauregi, barkamenaz

12/12/2023
Ei, bueltan da Yoko Ona eta konturatu orduko laugarren denboraldira du podcastak. "Gure egonezinen egongela" bilakatu da Yoko Ona txokoa eta, aizue, eskerrak zuei. Denboraldi honetan ere, jende interesgarriz inguratu gara gai mardulen bueltan mintzatzeko. Denboraldiko lehen atalean barkamenari buruz aritu gara eta kontzeptu konplexu honetaz hitz egiteko, Maria Jauregi gonbidatu dugu. Barkatzeaz edota barkamena eskatzeaz, errua sentitzeaz eta elkarren arteko komunikazio faltaz aritu gara. Bestalde, Bigira proiektua ezagutu dugu, Itsaso Alcalde eta Matixa Oteizaren ilustrazio musikal sorta.

Duration:00:27:14

Ask host to enable sharing for playback control

Ana Goitia, lodifobiaz

3/21/2023
Ei! Yoko Ona podcastaren hirugarren denboraldia amaitzera goaz. Azken atala duzu hau. Eta, azken atal honetan, lizentzia hartu dugu luzeago, nola edo hala denok zeharkatzen gaituen gai bat aztertzeko. Lodifobiaz aritu gara, gure burua onartzeaz, edertasun kanonek gugan duten pisuaz eta gutako batzuk sufritu izan duten biolentziaz. Gonbidatu izar batekin gainera. Ana Goitia kazetaria eta umoregilea gure sofan eseri da. Entzun harretaz!

Duration:00:39:40

Ask host to enable sharing for playback control

Maria Redondo, beldurraren kulturaz

3/7/2023
Kalea segurua al da zuretzat? Beldurrik sentitu al duzu emakume izateagatik? Jaso al dituzu begirada lizunak, hitz itsusiak kalean barrena? Galdera asko eta erantzun desatsegin gehiegi jaso ditugu Yoko Onaren atal honetan. Maria Redondo aktorea gonbidatu dugu podcastera eta elkarrizketa terapeutikoa izan da denontzat. Andrea Aranburuk berriz, "Sastraka" ilustrazioak aurkeztu dizkigu, ahalduntzen lagunduko digun proiektua.

Duration:00:28:01

Ask host to enable sharing for playback control

Maialen Goirizelaia, irakaskuntzaz

2/22/2023
Hezkuntzari buruz, irakaskuntzaz aritu gara Yoko Onaren atal honetan. Eta, noski, gai potoloa denez, aditu bat, irakasle bat behar genuen. EHUko irakaslea da Maialen Goirizelaia eta berarekin batera, besteak beste, ikasleekin motibazioa lantzeko moduaz, metodologiaz, edo eta arreta psikologo zerbitzuaz aritu gara. Gure ikasle garaiko anekdotak ere ez dira falta izan. Bestalde, Andrea Aranburuk bulimia eta anorexia gaixotasunak jorratzen dituen liburua ekarri digu: Leire Martin idazlearen "Yo también quise ser como Ana y Mia". Idazlearen testigantza jaso dugu.

Duration:00:30:45

Ask host to enable sharing for playback control

Karmele Gisasola, kirolaz

2/7/2023
Kirolaren munduan murgildu gara Yoko Onaren bostgaren atalean. Horretarako, herri kiroletan erreferente bilakatzen ari den Karmele Gisasola gonbidatu dugu. Herri Kirolen munduak, gizonen mundua izaten jarraitzen du? Emakumeen arteko ahizpatasuna nabaritzen al du Karmelek? Sumatu al du erreferente faltarik? Gainerakoan bezala, buruko osasuna ere garrantzitsua da kiroletan eta bere esperientzia ere kontatu digu mallabitarrak. Bestalde, Andrea Aranburuk jarraitu beharreko podkast bat proposatu digu: "Kirolari gaittun". Maddi Garmendia eta Ane Urkirik, emakume kirolariei eskainitzen dieten elkarrizketa podcasta.

Duration:00:27:53

Ask host to enable sharing for playback control

Amaia Jackson, Ileaz

1/24/2023
Ileari buruz hitz egin dugu Yoko Onaren atal honetan, ohikoek, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, eta Ainhoa Vitoriak ilea bereizgarri duen pertsona batekin. Amaia Jackson da bera. Zarauztarra da bera, irakaslea eta ziurrenera, "Beltza naiz" Fermin Muguruzaren dokumentalaren bidez ezagutu zenuena. Aitortzen du, "ile afroak asko markatu du nire bizitza" eta egun harrotasunez luzitzen duen arren, bestelako garaiak ere bizi izan ditu. Ilearen azpian "pertsona bat" dagoela azpimarratu nahi izan digu eta baimenik eskatu gabe, ile mota hau ikutzenhasten denari, keinu hori egin aurretik bi aldiz pentsatzeko eskatu du. Eta jakina, baimena eskatzeko ilearen jabeari. Ile urdina, gorputzeko ileaz, depilazioaz, beronen diktaduraz eta alopeziaz ere hitz egin dute. Emakumeen kasuan, fokoa zorrotzagoa izaten bait da. Andrea Aranburuk, Dom.Campistrom, Aldudeko artista grafikoa aurkeztu digu. Marrazkilari, feminista eta lesbiana esaldiaren bidez aurkezten du bere burua. Play-ri eman entzuteko!

Duration:00:34:58

Ask host to enable sharing for playback control

Leire Vargas, bakardadeaz

1/10/2023
Yoko Onaren hirrugarren denboraldiko laugarren atalean "bakardadea" izan dugu hizpidea. Zer da zuretzat bakardadea? Barruraka egotea ala kanporaka egotea gustatzen zaizu? Bakardadean bizitzea, bakardadea zahartzaroan, bakardadea eta sormena… adar asko ditu gaiak eta denak jorratzen saiatu gara gonbidatu zoragarri batekin: Leire Vargas idazle eta bertsolaria etorri da gurera. Bestalde, Andrea Aranburuk "Dinagu" kolektiboaz hitz egin digu.

Duration:00:31:22

Ask host to enable sharing for playback control

Olaia Inziarte, harremanez

12/26/2022
Harremanak kudeatzea, zaintzea, eraikitzea...ez da lan erraza izaten. Gure neskek ba ote dute ohiturarik "maite zaitut" edo "miti zitit" esateko? Senideen arteko harremanez, harreman toxikoei buruz eta beste zenbait kontuez aritu gara Yoko Onaren atal honetan. Gonbidatua ere luxuzkoa: Olaia Inziarte musikariarekin aritu gara solasean. Bestalde, Alaia Gaztelumendi artistaren lanak ezagutu ditugu, Andrearen eskutik.

Duration:00:30:53

Ask host to enable sharing for playback control

June Fernandez, kazetaritzaz

12/13/2022
Bueltan da Yoko Ona podcasta! Lore Nekane Billelabeitia, Olatz Salvador eta Ainhoa Vitoria hirukoaren konpainian izan dira Euskal Herriko emakume artista ugari. Hirugarren denboraldi honetako lehen atalean, June Fernandez kazetaria gonbidatu dugu. Kazetaritzaren egoeraz aritu gara, bat-batekotasunaren arriskuaz, hedabide txikiei eman beharreko babesari buruz eta kazetari lanak erritmo motelean jorratzeko beharraz. Denboraldi honetan ere, Andrea Aranburuk euskal emakume sortzaileen proiektuak ekarri dizkigu. Estraineko atalean, Ines Bermejoren lana ezagutu dugu.

Duration:00:32:48

Ask host to enable sharing for playback control

Izaro Andres, autoexijentziaz

6/20/2022
Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta, despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu Yoko Ona podcastera. Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan (izan) dituen pertsona onetaz, autoestimuaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatua egitearen beharraz hitz egin digu. Andrea Aranbururen atalean, "Islaviktorika" proiektu feminista ezagutu dugu. Bide batez, eskerrak eman bigarren denboraldi honetan izan diren gonbidatu guztiei. Zoragarriak zarete. Eta zuri, ikus-entzule, eskerrik asko gu aukeratzeagatik.

Duration:00:33:51

Ask host to enable sharing for playback control

Tarana Karim, dibertsitateaz

6/13/2022
Dibertsitateaz, arrazakeriaz, identitate berriak ezagutu eta eredu eta erreferente berriak eraikitzeko beharraz aritu gara Yoko Ona podcastaren atal honetan. Tarana Karim abokatu eta aktibistak hogei urte daramatza Euskal Herrian, diskriminazioaren kontra borrokatuz. Egunerokoan sufritzen duen bazterkeria azaldu digu. Andrea Aranburu ere gurekin izan da beste euskal emakume sortzaile baten berri emateko: "Borobilaren Ertzetik".

Duration:00:38:51

Ask host to enable sharing for playback control

Ylenia Baglietto, arrakastari buruz

6/6/2022
Zer da arrakasta? Zer da porrota? Zerk ematen digu zoriontasuna? Ospearekin loturik al dago poza? Sare sozialetako jarraitzaile kopuruen presioari buruz edota publikoaren onespenaz aritu gara Yoko ona Podcastaren atal honetan. Ylenia Baglietto aktorea izan dugu bidelagun. Horrez gain, Andrea Aranburuk eskuz eta zementuz egindako Dzemento piezak ekarri dizkigu. Aipamenak: · Candela Peña 2013ko Goya sarietan · Acacias 38 Maitino

Duration:00:26:13

Ask host to enable sharing for playback control

Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz

5/30/2022
Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara. Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik. Aipamenak: - Alaine Agirre: "Karena" - Katixa Agirre: "Amek ez dute" - Maria Llopis: "Maternidades subversivas" - Uxue Alberdi: "Erditze baten kronika"

Duration:00:33:55

Ask host to enable sharing for playback control

Aitziber Garmendia: Adinaren zama

5/23/2022
Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago. Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu dugula. Arinago sentitzen gara orain. Bestalde, Itxaso Bruñaren proiektu ezaguna ekarri digu Andrea Aranburuk. Hemendik aurrera, Euskal Herriko etxe eta txoko guztietan Titontziak nahi ditugu. Aipamenak: Anne Lukinek Hitzari egindako elkarrizketan: "jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai"Anne Lukin-en kantua: "Ay pequeña"

Duration:00:31:23