Gure Musika-logo

Gure Musika

41 Favorites

More Information

Location:

Vitoria Gasteiz, Spain

Description:

Programa en euskera, con la actualidad discográfica vasca y, con entrevistas a sus protagonistas. Cada sábado, antes de la medianoche, "Gure Musika" presenta todas las novedades discográficas que llegan a la fonoteca de Radio Vitoria.Oñederra nos ilustra en los pormenores de las letras y las melodías de las últimas publicaciones discográficas realizadas en euskara. Las canciones son acompañadas con las apreciaciones y aportaciones de los autores de las letras y las melodías

Language:

Basque


Episodes

Betagarri taldeak agur esan digu Txondorra itzali da

9/17/2017
More
Betagarri Araban euskal kantagintzaren txondorrari betagarri ematen 1993ko urtean hasi zen. Eta 2017ko uztailaren 28an eman zuen azken txinparta. Lakuntzan Hatortxu Rock jaialdiaren baitan. Hamar disko plazaratu, eta ehundaka kontzertu eskainita...

Duration: 00:52:42


Biziari arnasa, hatsa emanez heldu da kantuz Peio Ospital 68 konplitzean

4/11/2017
More
Peio Ospital kantari lapurtarrak 2016an zuen bere bakarkakoa publikatu, Arnasa, Hatsa Bizia izenburuko diskoa, 14 kantuz osatua. Andoni Salamaero, Mixel Ducau, Antton Valverde eta Paul Smet tarteko....

Duration: 00:56:10


Xabi Solano Maizak Ereñotzu du sorterri eta iturburu

3/14/2017
More
Ereñotzu da Xabi Solano Maizak bakarka publikaturiko lehen diskoa. 2016an. Xabi Solanoren lehen lan hau, 15 kantuz, piezaz osaturiko diskoa, trikitixa liburua, partitura-liburuaren bigarrena alearekin batera argitaratu zen. Ereñotzu oroitzapen diskoa omen, bere biografi txiki bat dela dio Xabi Solanok. Xabi Solano Ereñotzun jaio zen, 1978an, bertan bizi izan 16 urtera arte. Etzakit taldean 15 urterekin hasi zen, 1994an, eta 3 urte geroago plazaratu zuten lehen diskoa, gero etorriko ziren...

Duration: 00:55:02


OM diskoa da Izaro Andres Ermuar kantariaren lehena

3/7/2017
More
Izarok bere lehen diskoan OM borobilean 13 kanta ditu bildu. Izaro Andres Zelaieta kanta-autorea Ermuan jaio zen 1993an. Diskoa OMera eramateko bidaide, musika lagun izan ditu Ane Batida, Oier Flores eta Iker Lauroba. Hiru hizkuntzetan kantaturikoak jaso ditu, ingelesez, gazteleraz eta euskaraz. Crowdfunding bidez finantzaturiko diskoa....

Duration: 00:55:27


Zarautz Zuzenean da Olatz Salvadorren lehen diskoa, zuzenean grabatua

3/3/2017
More
Olatz Salvadorren zuzenean grabaturiko lehen diskoak Zarautz Zuzenean du izenburu. Kantuok 2015ko irailaren 2an Zarauzko txosnetan eskaini zuen. Olatz Salvador donostiar gitarra-jole kantariak musika taldean batean izan ohi ditu sustraituak bere erro musikalak Skakeitan taldean esateko, zeinetan teklatuak jokatu izan dituen....

Duration: 01:00:57


Bide Ertzean Zutaz Kantatzeko liburu-bilduma prestatu du Jon Eskisabek

2/28/2017
More
Zutaz Kantatzeko diskoak Bide ertzean taldearen 18 urteko ibilbidea jasotzen du. Jon Eskisabelek idatzitako liburu diskoan bildu dituzte 14 kanta. Bide Ertzean 1998ko urtean sortu zen Tolosan, Gipuzkoan, Imanol eta Joni Ubeda anaiak, Karlos Aranzegirekin batera, zeinei Fran Iturbe eta Joserra Senperena gehitu zitzaien. Non Dira diskoa memoria historikoari buruzkoa da, 1936ko gerraren inguruan sorturiko pasadizo eta gertakizunak kanta bilakatuak, hala dute Madrilen 1939ko andre mari...

Duration: 01:01:52


lau Behi taldearen 4. aurreko 3 diskoetako kantarik onenak dira

2/22/2017
More
Lau behi talde donostiarra 1994ko udan sortu zen. 2017ko otsailaren 5ean erretiratuz. Lau Behi taldea osatu izan dute, Mikel Azpiroz, gitarra, hammond organoa eta ahotsa, Alberto Bosch baxua, Juanra Etxaburu bateria eta Txenan Calvo gitarra, rock&roll, rhythm&blues eta funk doinuak plazaratu zituzten hastapeneko diskoetan...

Duration: 00:55:31


Huntza taldea 2014an sortu zuten Bilbon, 6 gipuzkoar musikariek

2/21/2017
More
Huntza taldeko sei lagunak hauexek dira, Josune Arakistain (Lasturrekoa, Debakoa trikitilari eta ahotsa, Uxue Amonarriz Hernaniarra pandero eta hotsa, Aitor Huizi Hernanikoa ere biolin jolea, Ataunekoak dira berriz Aitzol Eskisabel gitarra eta bere anaia Inhar Eskisabel baxua eta bateria jolea berriz arrasatearra Peru Altube. Aldapan gora kantaren bideoklipa famatuaren, arrakastatsuaren egileak berriz Ibai Zangitu, Mikel Alberdi eta Ekaitz Filarmendi izan ziren.Nolatan sortu ginen ez...

Duration: 00:53:06


Anaitasunean du kantatzen Pantxoa Carrere lapurtarrak, mugaz gaindi

1/31/2017
More
Peio Ospital kantariarekin 45 urtez jardun ondoren, 2016an bakarka kaleratua du, Anaitasunean diskoa. Azkainen jaiotako Pantxoa lapurtarrak 68 urterekin publikatu zuen 12 kantuz osaturiko anaitasunean diskoa.Pianoa jokatuz bere Ugo eta Naia seme-alabekin kantatuko du. Diskorako hautatu dituen letrak, Manex pagola. Daniel Landart, Manex Erdozaintzi Etxart, Leon St. Esteben, Xalbador eta Etxahun Irurirenak izan dira. Bi kanta sortu ditu "Anaitasunean" diskoari izena ematen dion kanta...

Duration: 00:57:23


HARRO da Zea Mays taldearen 8. diskoa Hasierako 4 lagun berberek egina

1/18/2017
More
Zea Mays taldeak 2017an sortu zenetik 20 urte bete ditu eta hasierako Errekaldeko laukotea 20 urtez zortzi disko kaleratzeaz Harro dira Asier Basabe, Ruben Gonzalez, Iñaki Imaz “Piti “ eta Aiora Renteria. Zea Mays talde bizkaitarrak ekoizteko orduan, aurrekoa DA izenburukoa produzitu zuen, Dave. M. Allengan jarri du konfiantza, Erresuma Batura joanez.Zea mays taldearen Harro diskoko kantak, Urdulizeko Tio Pepe estudioan grabatu zituen Josu Lastrak, gero Londresera eraman Daviden estudioan...

Duration: 00:55:43


Hauxe da Despedidia. Oskorri taldearen despedidia. 45 urteren ondoren

1/3/2017
More
1971. urtean jarri zen martxn Oskorriren ontzia, martxoaren 25ean Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan lehen kontzertua eskaini zutenean. 2015ko azaroaren 22an eskaini zuen azken kontzertua, despedidia Bilboko Arriaga Antzokian. Hauxe da Despedidia taldearen eta herriaren azken 45 urteko historia biltzen duen lana. Despedidia ematen entzungo ditugu Natxo de Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Xabier Zeberio, Jose Urrejola, Iñigo Egia, Gorka Eskauriaza eta Iker Goenaga....

Duration: 00:54:37


Puro Relajo nafar taldeak mariatxi airez euskaraz kantatzen du

12/27/2016
More
Agur Zuberoa, Nere herriko neskatxa maite, Txoria Txori, Arillero dale fuego, Xalbadorren heriotzean, Triste bizi naiz eta , Maitetxo itsasoan dago, Eperra eta Aitormena akordeioi eta tronpeta soinuetara moldatuak dira Zangotza merindadeko Oibar herriko bosketak ekarri digun diskoa, Puro Relajo. Txema Gallues, Jorge Garcia, David Garcia, Josu Burguete eta Eneko Irigoien dira Puro Relajo. ...

Duration: 00:54:11


Ruper Ordorikak Guria Ostatuan ditu lagunak elkartu musika goratzeko

12/20/2016
More
Bere 15. diskoan barrena Ruperrek kontu asko dizkigu kontatu. Andy Tommasirekin Brooklyneko Bedford Studion grabatzen duen laugarrena. Han ditu aurkitu Jamie Saft pianoa , Hammond-a eta teklatuak, Tony Scherr kontrabaxua eta gitarra eletrikoa eta Kenny Wollesen bateria bibrafonoa eta perkusioak. Etxera itzuli eta Arkaitz Minerrek josi ditu biolina biola eta mandolina. Doinu guztiak Jonan anaiak Azkaraten ditu harilkatu, aurrez Abetxukon Alberto de La Casarekin ereindakoak. Joseba...

Duration: 00:55:31


Xabi Aburruzagak KELTIK du itsasoratu hemendik harat

12/7/2016
More
Xabi Aburruzagak bete du, ase egin du unibertso zelta keltiarra soinu txikira ekarriz eta disko-liburuxkan jaso duenez, idatzi, Euskal herriko folk ondarea keltiar olatuetan nabigatzera eraman du. Xabi Aburruzagak Keltik diskoa osatzeko orduan ontziratu duen tripulazioa itzela izan da, lagunak ababorretik istriborrera, Ameriketako Estatu batuetako, Eskozia, Irlanda, Bretainia, Asturias eta Galiziako musikari-marinel andanaren eskutik eramaten gaituzte irlaz irla kantaz kanta, Ortigueiran...

Duration: 00:54:10


Maitasunari Pasioa jarri dio Su Ta Gar taldeak 11. diskoan

11/30/2016
More
Diska berri honen gai eta ardatz nagusia maitasuna dela dio Su Ta Gar taldeak eta are . Kanta samurragoak, goxoagoak, lasaiagoak, intimoagoak … gure diska guztietan agertu diren kanta lasaien ildoan murgiltzen direnak. Su Ta Gar taldeak Maitasunari pasioa izenburuko diskoa, Lorentzo REcords estudioan Aitor Ariño grabatua, 2016koa euren ibilbideko 11garrena, kanta-eskutitzez osaturikoa, mezu, eskaintza batez, 15 letraz munduratu dute.“Aldarrikatuko nahi nuke Hain desberdinak ez garela...

Duration: 00:57:56


Labrit 15 urteren bueltan, 3. diskoa kaleratu du 8 izenez 9 kantuz

11/10/2016
More
Zortzi, Labrit kantariaren hirugarren diskoa da. 15 urteko isilaldiaren, etenaldiaren ondotik 2016an argitaraturiko disko da. 9 kantuz osatua. ...

Duration: 00:54:55


Anjel Duhalderen Bakezaleak 24 urteren buruan berriro entzungai

11/2/2016
More
Anjel Duhalde lapurtar kantariak, Bakezaleak izeneko diskoa 1992an argitaratu zuen eta bigarren argitalpen hau 20016koa da. Diskoaren izena ematen dion kantaren letra Xabier Amurizarena da. Diskoa Jon Tapiari eskeinia dago, baita herri hau maiatzeagatik oinazetan dauden guztie. Anhe Duhalde (1992). Partaideak: Jakes Ballue: pianoa eta teklatuak. Kaki Arkarazo: gitarra elektrikoa. Joxan Goikoetxea. Akordeoia. Angel Unzu: Mandolina. Mikel Irazoki: Baxua. Jimmy Arrabit: bateria, perkusioa....

Duration: 00:54:09


Bizi betez itzuli da Berrizko Etxe kantaria

10/27/2016
More
Etxe da. Etxe izenez, izen artistikoaz diharduen kantaria. Iñaki Etxezarraga da Etxe. Eta Bizi izena jarri dio bere bosgarren diskoari...

Duration: 00:54:07


Maletak bete soinu eta dantza Sorginen panderoz ze Junkeraren trikiaz

10/18/2016
More
Maletak dira. Maletak du izena Kepa Junkerak Sorginak taldearekin plazaraturiko bigarren diskoak. Soinuen maletak dira. Urtez – urte, mendiz – mendi, herriz – herri soinuak gorde dituzten maletak. 17 kanta, 17 maleta dira Kepa Junkera eta Sorginak emakume zortzikoteak bilduak, 2016an plazara ekarriak. Maletak, etxean grabatu dituen soinuak bi eratakoak dira, Kepa Junkerak berak konposaturikoak, badira alaiak eta freskoak eta ausartak, esperimentu bidetik jorratuak beste hainbat....

Duration: 00:57:15


Neighbor bizilagunak Maite Larburu eta Josh Cheatham HAU eskaintzen

10/11/2016
More
HAU diskoarean egilea Neighbor taldea da. Neighbor taldearen bigarren diskoa da. Hau izenburuko diskoa. Maite Larburu hernaniko gipuzkoarra eta Josh Txitza (Cheatham) Seattlego estatubatuarra dira Neighbor.Neighbor, bizilagun, auzokide esan nahi du Eta Hau diskoa proiektua Amsterdameko auzo horretan sortua da, auzo horretako biztanleak bai dira gipuzkoarra eta estatubatuarra. Biak musika klasikoan murgilduak, jotzaile profesionalak, musika klasikoa ogibide dutela....

Duration: 00:57:02

See More