Barruan Gaude-logo

Barruan Gaude

Arts & Culture Podcasts >

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
More Information

Location:

Spain

Description:

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Language:

Basque

Contact:

685773578


Episodes

#8 - Imanol Agirre Illarramendi - Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

5/20/2019
More
Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoakoak alegia. Sartu...

Duration:00:35:03

#7 - Begoña Del Teso - Banpiroak, Morante de la Puebla eta basurdearen hozkada

5/13/2019
More
Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu jada, baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: "Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait", dio. Aitzitik, bandera errepublikarra dauka etxeko korridorean eta ezkertiartzat du bere burua. Bere etxean sartzea Tim...

Duration:00:47:12

#6 - Iratxe Fresneda - Irudien absolutismoaren aurka

5/6/2019
More
Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikusentzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trier zinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian. Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko herrialdeetan ekoizten diren lanen lorratzera, eta hortik ekarri du Lurralde hotzak (Cold Lands) bere azken zinta. Youtube ez zaio gehiegi interesatzen, eta irudien absolutismoaren aurkako borroka egiten du...

Duration:00:52:36

#5 - Alain Urrutia - Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza

4/29/2019
More
Berlin hiri berreraiki bat da. Bigarren mundu gerrako arrakalak eta zauriak ikusi eta ukitu daitezke oraindik bertan. Haietako batean egin du kabia Alain Urrutiak (Bilbao, 1981). Euskal arte eszenan diztira gehien egiten duen argietako bat da bera. Londresetik Berlinera mugitu du estudioa, eta Espainiar Estatuko bi galerista ezagunekin dabil lanean. Urtero doa Madrilgo ARCO arte azokara. Zuritik beltzerako ortzadarraren bitartez kontatzen du mundua, zuriz eta beltzez janzten da, zuri eta...

Duration:00:54:36

#4 - Miren Arzalluz - Modaren hiriburuan enbaxadore

4/22/2019
More
Pariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek. Bere aita Xabier Arzalluz da, Euskal Herriko politikak azken hamarkadetan izan duen ikono garrantzitsuenetarikoa eta nolabait haren itzal handiarekin elkarbizitzen asmatu du Mirenek. Bide oparoa da egin duena,...

Duration:00:55:08

#3 - Lander Arretxea - Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?

4/14/2019
More
Milenial belaunaldiko gazte bat da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeu bertan aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikusentzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak 'Gure Bazka' seriearekin aurkeztu zuen beren burua...

Duration:00:42:18

#2 - Ilaski Serrano - Euskal musikarien bidaia laguna

4/7/2019
More
Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzutan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizi osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu.

Duration:00:40:51

#1 - Felix Arkarazo - Vegeta da San Mameseko esataria

3/31/2019
More
Bikoiztaile ezaguna da Felix Arkarazo eta txikitako marrazki bizidun askotako pertsonaiek beren ahotsetik hitz egin izan dute. Askok Goenkaleko ertzainburu bezala ezagutu zuten, aktorea ere bada eta. Athletiken golak ozen iragartzen ditu San Mamesen. Bera da 'Barruan Gaude' saioko lehen protagonista. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu. Bere etxean sartu nahi duzu?

Duration:00:30:23

Pilotua - Izaskun Pérez - Zer demontre da podcast bat?

3/30/2019
More
ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean oran podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu. Eta gainera: Hemendik aurrera astero astero entzun ahal izango duzu Barruan Gaude saioa, Oier Aranzabalekin.

Duration:00:12:57